DENON HERRIA

UN PAÍS COMPARTIDO

Denon herria 7:48
Herri honek dituen beharrei aurre egiteko proiektua aurkeztu du Arnaldo Otegik bere lantaldearekin
Un pais compartido 6:40
Arnaldo Otegi presenta junto a su equipo un proyecto de país compartido con propuestas y soluciones
Aurkezpen soziala 2016.09.07

Arnaldo Otegik eta bere lan-taldeak Euskal Herriak dituen beharrei aurre egiteko diseinatu duten proposamena aurkeztu diete eragile sozial, politiko eta kulturalei Bilboko Euskalduna aretoan. Jendearen berotasuna jaso eta eskerrak ematen hasi du hitzartzea Otegik: "Militante politikoak gara, zuen maitasuna sentitzen dugu eta herriaren maitasun hori ezin digute lapurtu". Ohartarazi du azken bi legegintzaldiak galduak izan direla, politikak ez direlako jendearekin eta jendearentzako egin.

Horregatik, injustiziaren aurrean geldirik geratu beharrean, proposamen politikoak jarri dituzte mahai gainean, herri ereduaz eztabaidatzeko. Herritaren parte hartzea oinarri izanik, uste du aurkeztutako proposamenak ateak irekitzen dizkiela jendarte justuago bat eta denontzako herri bat eraikitzeko aukerei. Otegiren ondoren lan-taldeko kideek hartu dute hitzak arloka dituzten proposamen zehatzak aurkezteko.